Idoia Telleria Maritxalar

Txikitandik gustatu izan zait, gurasoen argazki albuma hartu eta familiarteko txuri beltzezko argazkiak behin eta berriro ikustea. Argazkian agertzen direnak nor diren, non dauden, nondik etorri diren, beraien bizitzak asmatu eta zer egoeratan eta zertan pentsatzen ari diren imajinatzea…

Beraien aurpegiak, begiradak, elkarrekin duten harremana… pozik, triste, dantzan, abesten, mendian , lagun eta famili artean…ikusitakoarekin emozio ezberdinak sortarazten zizkidaten eta aldi berean gustora sentiarazi.

Horregatik gustatu izan zaizkit erretratuak egitea. Hasieran Arte Ederrak ikasi nituenean margotu egiten nituen eta argakigintzarekin eta txuri beltzeko laborategiareakin topo egin nuenean, argakiztu.

Urte dexente paseak dira ordundik eta gaur egun ezkontzetan eta erretratuetan finkaturik daukat nire argazki mundua.

Ezkontzetan erretratuetaz gainera, jende ezberdin asko topatzen dut eta denek dute zerbait berria, ezberdina esateko. Sortzen diren eta igarotzen diren momentu berezietan badaukat istorio ezberdin ugari kontatu eta gozatzeko. Eta Nola ez nere txikitako famili albumak bezalakoak landu famili eta lagunen artean oroimen ederrak urtez urte eta belaunaldiz belaunaldi istorioak kontatuz eta zabalduz.