Zein da zure argazki estiloa?

Momentuan gertatzen dena argazkitzea gustatzen zait. Atentzioa deitzen didan zerbait ikusten badut, aparteko zerbait gertatuko delakoan itxaroten geratzen naiz. Beti gertatzen da aparteko zerbait, freskoa, berezia, bakarra, nire aurrean dagoen bikoteen eta familiarentzat bakarra. Eta honen aurrean nere bertsiorik onena eskaintzen dut.


Zer babesten du ezkontza erreportajeak?

Ezkontza eguneko hasierako prestakizunetatik hasi eta dantzako lehen ordubetera arte babesten du. Zerbait bereziagoa nahi izanez gero, aurrekontu pertsonalizatua prestatuko genuke.


Zenbat argazki entregatzen dituzu?

600 eta 800 argazki bitartean entregatzen ditut, editatuak eta bereizmen handikoak.


Zenbat denbora behar duzu gure ezkontza erreportajea burutzeko?

Zenbat eta denbora gehiago eduki, hobeto izaten da, baina 30 minutu minimo eskertzen ditut.


Taldeko argazkiak egiten al dituzu?

Bai, naiz eta ez ditudan oso maiz erakusten.


Egun berdinean ezkontza bat baina gehiago egiten al dituzu?

Ez, egun bakoitzean ezkontza bakarra egiten dut. Ezkontza pertsonalizatuak egiten ditut eta oso ongi zaintzea gustatzen zaizkit.


Gipuzkoatik kanpo lan egiten al duzu?

Bai eta oso gustuko dut gainera. Pertsona eta leku berriak ezagutu eta bisitatu ditzaket horrela.


Zenbat denboran entregatzen dituzu lanak?

Orokorrean, argakiak 6 astetan ikusi ahalko dituzue. Beti ere kontratuan ezarritako baldintzen arabera.


Bigarren argazkilari bat eramaten al duzu?

Ezkontzetara ni bakarrik joaten naiz. Horrela argazkiek nire estiloa eta pertsonalitatea mantentzen dute.
 Baina ezkontza handiak direnean, 300 gonbidatu baina gehiagokoak, beste argazkilari bat kontratatzeko aukera dago.


Bigarren ekipo bat daramazu?

Bai, beti eramaten ditut bi kamara eta hainbat objetibo.


Zein da zure argazki estiloa?

Argazkitzen dudan estiloa sinplea, erraza da. Kamara aurrean dudan person , animalia edo gertatzen dena, manipulatu gabeko argazkiak egitea gustatzen zaizkit. Bere horretan nola egoten eta portatzen den aztertu eta hau ondoren, bere esentzia eta nik jasotako sentsazioa argazkitu eta kanporatzen saiatzen naiz.


Zer babesten du erreportajeak?

Argazki erreportajeak elkarrekin adosten duguna babestuko du. Lan hauek asko pertsonalizatzea gustatzen zait. Erreportai bakoitza bakarra bezala landu eta elkarren arteko konplizitatea sortu giro polit eta lasai batean.


Nola entregatzen dituzu lanak?

Kontratatutako sesio motaren arabera lanak ezberdin entregatzen ditut, album batean, argazki bilduma, argazki kopia handiak formatu ezberdinetan, pendrive bidez, …


Zenbat denbora behar duzu erreportajea burutzeko?

Gutxienez ordu 1 eskaintzen diot nere lanari eta gehienez behar dugun guztia. Lana lasaitasunez hartzea eta egoera lasai eta goxoan argazkitzea gustatzen zait.


Gipuzkoatik kanpo lan egiten al duzu?

Bai eta oso gustuko dut gainera. Pertsona eta leku berriak ezagutu eta bisitatu ditzaket horrela.


Zenbat denboran entregatzen dituzu lanak?

Astebete behintzat behar izaten dut emaitza ona izan dadin, baina beti ere egindako lanaren arabera izaten da.


Bigarren argazkilari bat eramaten al duzu?

Ni bakarrik joaten naiz. Horrela argazkiek nire estiloa eta pertsonalitatea mantentzen dute.


Bigarren ekipo bat daramazu?

Bai, beti eramaten ditut bi kamara eta hainbat objetibo.