Argazkilaritza bizitzako elementu bezala

Betidanik izan dut obsesio punttu bat begiekin. Begiak eta begiradak, noruntz doazen, zer pentsatzen ari diren…
Begiak begiratzen nituen lehendabizi, marraztu ondoren eta argazkitu azkenik.
Begietatik aurpegietara salto eginez, gaur egungo erretratuak eta pertsonak aztertzea gustatzen zaizkit. Beraiekin solasean ederki moldatzen naiz, erraz sortzen da halako enpatia punttu bat, gerturatu egiten naiz baina beti ere, disdantzia bat uzten dut aurrean dudana admirazio beteaz begiratzeko.