Kukukako ikasturteko emanaldia…

Aurten lehen aldiz Kukuka antzerki eta dantza taldean parte hartu nuen dantzari gisa.

Aspaldidanik izan dut gogoa Kukukan parte hartzeko eta Maider Oiartzabal, eskolako koreografatzaileari esker, azkenik bertaratu eta parte hartzera anímate nintzen.

Esan beharra dago, Kukuka Lasarte-Orian urte askoz etengabe lanean ari den Eskola dela eta egunetik egunera ikasle gehiago dituela. Gazte eta helduentzako dantza eta antzerki talde anitzez osaturiko taldea da eta ikasle eta irakasleen arteko girot ezin hobea da.

Urte guzian zehar entseguak egin eta gero, Maiatzako Dantza eta Antzerkiko astean talde bakoitzak bere emanaldia izaten du Lasarte-Oriako Kultur Etxean.

Entseguak egiten ari ginen bitartean egindako argazki sorta bat luzatzen dizuet urduritasun eta emozio puntuz beterikoa.

Atsegin izango delakoan…