Baziren behin hiru neskatxa Ainhoa, Amaia eta Kris izena zuten. Amaia eta Kris bikiak izan arren, Ainhoa ere ahizpatzat hartu zuten eta hirukote bitxia osazten zuten elkarrekin.

Beraien hitzak par algarak ziren eta mugitzeko era, dantza. Espresio ezberdin eta pertsonai ugarietan bihurtzeko ahalmena zuten eta momentu oro istorio ezberdin bat erakusten ziguten. Imajinazio ugari eta bilakaera berri zituzten beraien buru bixietan.

Kamararen atzean egon arren, eszenatokiko lehen eserlekuan nengoenaren sentsazioa izan nuen  hiru neskatxa hauek argazkitzen egon nintzen une orotan.

Farreak eta algarak ez ziran soberan geratu. Arratsalde bikaina igarotzeko modua, alajaina!